Caserío Usarre (Lesmes): T. 678 813 805
Dalan arrazako hibridoa da. Txerrikumearen hazkuntza ama-esnearekin eta esnea ez den beste ellikagairik gabe egin behar da, bere zaporea delikatua eta berezia izan dadin. Amaren elikadura ere garrantzitsua da, txerrikumeak edoskiko duen esnearen kalitatean ondorioa ekar dezakeelako. Funtsean, artoa, garia, garagar eta soiaz bezelako zerealetaz elikatzen da. Ernaldiak 112-113 egun inguru irauten ditu eta amarekin 24-25 egunez edoski ostean sakrifikatu egiten da, kanalean 4 edo 5 Kg-ko pisua lortuz.
Honek, emaitza bezala, sukaldatzerako orduan txerrikumea soilik beharko genukeela dakar, zeren eta, aurrez esandako guztia betez gero, zaporetsua eta goxoa egongo bait da.
Prozesu guztia amaren elikaduratik hasita, ernaldia, kumea eta sakrifizioa, eskulangile modura eginak dira orain dela urte askotatik atzera, Berrobiko Usarre Baserrian. Honek balioa eranste dio, bereziki, gourmets hoberenen balorazioan.
*Zeliakoentzat, menu
egokituak egiten ditugu