Iriarte jatetxeak ez luke zentzurik ingurura begiratuko ez bagenu: soroak, baratzeak, baserriak. Berrobiko landa-ingurunea, Gipuzkoaren bihotza, itsasotik gertu. Kanpoan duzun urteko sasoia izango da gure etxean ere topatuko duzuna: kalitatezko eta garaiaren araberako produktuak.
Bazkariak:
13:00-15:30 (asteartetik ostiralera)
13:30-15:30 (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)
Afariak:
20:30-22:30 (ostiralak eta larunbatak)
*Astelehenetan itxita asteko atsedenaldiagatik.
Talde-erreserbak onartzen dira.
Doako taxi zerbitzua eskaintzen dugu Iriarte Jatetxeraino, 4 lagunetik gora: deitu eta antolatuko dizugu! Autoz edo autobusez ere irits daiteke.(Egin klik hemen jarraibideak ikusteko)
Gure sukaldea
Gure sukaldaritza produktu onenak hautatzetik hasten da; prestatu, plater berdingabeak sortu, eta jangelako egonaldia momentu berezi bilakatzen amaitu.
Gure etxeagatik galdetzen baduzu, seguru asko gure txerrikumeaz hitz egingo dizute. Dalan arraza hibridoko txerriak hazten ditugu familiako baserrian; aita izan zen lehenengoa, eta orain nire anaia da Lesmesen Txerritegiaren arduraduna. Mimo askorekin eta kalitatezko zaintzarekin hazten dituzte txerriak. Gainera, txerrikume hauek amaren esnez bakarrik elikatu dira. Horrela, haragia samurra da eta azala kurruskaria, aho-sabairako gutizia.
Begira zer jan dezakezun
gure etxean
Ordutegia
Bazkariak
13:00 - 15:30 (asteartetik ostiralera)
13:30 - 15:30 (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)
Afariak
20:30 - 22:30 (ostiralak eta larunbatak)
*Astelehenetan itxita asteko atsedenaldiagatik.
**Covid-19ari dagozkion neurriak direla eta, ordutegia konfirmatzeko deitzea gomendatzen da.
Egin zure erreserba telefonoz:
Berrobin aurkituko gaituzu:
Puedes comprar online el pack con el menú de temporada para dos personas y recibirlo en casa, o mirar la lista de nuestros platos sueltos con servicio a domicilio.
COMPRAR EL PACK PARA 2 VER LA LISTA DE PLATOS