Bizitzen ari garen garai zail hauek goxatzeko helburuz, etxerako zerbitzua eskainiko dugu Iriarte Jatetxean: gure jangelan dastatuko zenukeen hori zure etxean goza dezazun, etxeko atariraino eramango dizugu.

Tolosaldean bizi bazara, deitu edo idatzi whatsappa 622 423 874 zenbakira eta egin zure eskaria! Menu osoa (lehenengoa, bigarrena eta postrea) eskatu dezakezu 32€tan; edota platerak eskatu ditzakezu soltean. Ikusi aukera guztiak hemen 👇🏼

Lehenengo platerak:
Txangurroa labean (2 pertsonentzat) 18€

Olagarroa parrilan, patata kremarekin 15€
Onddo pastela (onddo zatiekin) 15€

Garaiko orburuak, penkak eta borrajak urdaiazpikoarekin 15€
Arroz saldatsua, almeja eta langostinoekin 15€

Bigarren platerak:
Usarreko txerrikumea, letxuga eta tipularekin:

Razio indibiduala: 17€
Txerrikume erdia (4/5 perts.): 80€
Eguneko arraina (galdetuiguzu zer ekarri dugun portutik!)

Postrea:
Torrija 4,5€

Gustora jango zenukeen gure ohiko plateren bat zerrenda honetan ikusten ez baduzu, galdetu lotsik gabe! Saiatuko gara etxera eramateko moduan prestatzen.

* Ordainketak eskudirutan edo bizum bitartez egingo dira.
* Eskariak asteburutan banatuko dira. Beste eguneren baterako nahi baduzu, galdetu badaezpada.
* Gutxieneko eskaria: 30€