COVID19ak eragindako osasun larrialdia erronka bat izaten ari da guztion egokitzapenerako. Gu ere, ahal dugun guztia egiten ari gara gure jatetxea guztiontzat segurua izan dadin: bai gastronomiaz gozatzera zatoztenentzat, baita langileontzat ere. Horregatik, hainbat neurri hartu ditugu denon higiene eta segurtasuna bermatu ahal izateko; era berean, guztiok lasai sentitzeko! 🙂

  • Jatetxera sartu bezain laster, eskuak garbitzeko gel desinfektatzailea eskainiko dizugu eta gorputzeko tenperatura hartu.
  • Mahai eta aulki guztiak desinfektatuta topatuko dituzu.
  • Gehienez 10 pertsonako taldetan elkartuko zaituztegu. Gehiago bazarete mahai ezberdinetan jarriko zaituztegu, ahalik eta gertuen baina segurtasun tartea bermatuta. Mahai eta mahai artean bi metro daude kasu guztietan.
  • Sukaldean ere segurtasun eta higiene neurri guztiak zorrotz betetzen ditugu. Zalantzarik izanez gero, galdetu arazorik gabe!

Guztion artean inguru seguru eta lasai bat eratu dezakegu, eta elkar ukitu ezin badugu ere, irribarreak eta gastronomiarekiko gozamena elkarbanatu ditzakegu!

☎️ EGIN ZURE ERRESERBA:
943 68 30 78