EROSI OPARI-BONU BAT ETA OPARITU IRIARTE JATETXEAN BAZKARI AHAZTEZIN BAT

Erosi online eta oparitu Berrobiko Iriarte jatetxean bazkari eder bat egiteko opari txartel bat, horretarako bereziki prestatu dugun menuetako batekin: ospakizunetarako edota gutizi bat oparitzeko idealak!

Aukeratu eskuragarri dauden 3 menu ezberdinetako bat, aukeratu zenbat lagunentzako den oparia, eta erabaki gehigarriren bat nahi duzun (taxi zerbitzua edo kopa). Erosketa amaitu aurretik pertsonalizatutako mezu bat gehitu ahal izango diozu bonuari.

Behin kreditu txartelaren bitartez ordainketa egina dagoela mezu bat jasoko duzu emailean: erosketaren xehetasun guztiak eta atxikitako PDF bat izango ditu. Bonua inprimatu edo emailez berbidali ahal izango duzu!

Garrantzitsua: platerak aldatu egin daitezke merkatuaren arabera; tokiko eta denboraldiko produktuekin prestatzen ditugu beti. Urtaroko menuak aldatu egiten dira urtaro batetik bestera. Bonuek urtebeteko balioa dute.


Gehitu menuari behar dituzun osagarri guztiak...